top of page
Lemoizko euskal mendi taldea. 2015ean sortua

Mendia Euskaraz Bizi

2024ko egutegia

Hemen daukazu 2023ko irteeren egutegia. Hala ere, batzuetan eguraldi txarra dela edo ezustekoren bat dela aldaketak egon daitezke.

Irteeraren aurreko astean deialdia baieztatuko da eta apuntatzea derrigorrezkoa da. 

Lemoizko itsaslabarrak

Lemoizko Itsaslabarrek paregabeko naturagune bat osatzen dute. 

Etzandarrik "Lemoizko  itsaslabarrak" izeneko naturagune babestua sortzea eta jendeak hura ezagutu eta gozatzeko  ibilbide sare bat osatzea proposatu du.

 

Proposamena Eskuduntzak dituzten eta ez dituzten erakunde guztietan aurkeztu ondoren, 2021. urte honetan proposatutako ibilbide sarea seinalizatzeari ekin diogu eta "Lemoizko itsaslabarrak ezagutzen" ekimena martxan jarri dugu non gidatutako irteeren bitartez herritarrei  ezagutaraziko diegu naturagune zoragarri hau.

Egindako irteerak

2015eko abenduaren 20an gure lehenengo irteera egin genuen. San Pedro Atxarrera izan zen. Geroztik hilero egiten dugu irteera bat. Hemen ikus ditzakezue egindako irteeren argazki eta bideoak.

  

Irteeren kronikak

Hemen egindako ibilbideen zehaztasunak, argazkiak, mapak etab aurkituko dituzue. begiratu.

Hurrengo irteera

Hemen taldearen azken berriak aurki ditzakezue.  Hurrengo irteera ere hemen baieztatu ahal izango duzue  astebete lehenago.

Eguraldi txarra dela edota  ezustekoren bat dela eta irteera bat bertan behera gelditzen bada hemendik ere abisatuko da. Beraz azken unera arte adi egon eta  hemen begiratu.

GURI BURUZ

LEMOIZKO ETZANDARRI EUSKAL MENDI TALDEA 2015eko udazkenean sortu zen, alde batetik gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz eta bestetik, mendizaletasunaren bitartez, gure seme-alabei Euskal Herriagatiko maitasuna transmititzeko.
Beste era batera esanda, euskara maite dugu, mendia maite dugu eta Euskal Herria maite dugu eta hori da gure seme-alabei transmititu nahi dieguna.
Bost urte pasatu dira eta Euskal Herriko mendi asko igo dituzte gurekin datozen umeek dagoeneko. Euskara hutsean egindako irteerak izan dira eta honek kriston balioa du gure herriaren errealitate sozilinguistikoa kontuan hartuta. Beraz, momentuz gogotsu eta indartsu gaude, hasierako ilusio berberarekin eta oztopo guztien gainetik aurrera egiteko asmoarekin eta garrantzitsuena, itxaropenaz kargaturik.

GUREKIN ETORTZEKO

Tel: 688602121

CONTÁCTANOS
bottom of page